Versión castellano

BOOKBIDEO LEHIAKETA 2023



Aurten ere, martxan da Erandioko Bookbideo lehiaketa!

Parte hartzeko prest?

Aurreko bi edizioetan bezalaxe, aurten ere, Erandioko Udalak literatura eta ikus-entzunezkoak bateratzen dituen lehiaketa jarri du martxan. 12-18 urte bitarteko erandioztar guztiak daude parte hartzera gonbidatuak, banaka zein taldean (4 kide gehienez).

Nola parte hartu?

 

1. Jaitsi. 10 liburu izango ditu parte hartzaile bakoitzak aukeran.

2. Eraman irakurritako istorioa ikus-entzunezko irudietara: irudiok norberak grabatutakoak izan daitezke edo irudi biltegietatatik hartuak.

3. Sortutako bideoa MP4 edo AVI formatuan gorde eta igo Drive edo Youtubera (modu ezkutuan edo agerikoan)

4. Bete parte hartze inprimakia (behean): datu pertsonalez gain, bertan sartuko duzue baita drive edo youtubeko esteka)

Parte hartze epea: otsailaren 13tik martxoaren 17ra

OHARRA: zuen lanean zuek zeuok filmatutako adin txikikoen irudiak agertzen baldin badira ,kontutan izan ezinbestekoa izango dela horien tutoreen baimena izatea bideoaren zabalkunderako. Behean dokumentua.

Edozein zalantza jar zaitez gurekin harremanetan bookbideoerandio@gmail.com helbidean.

Sari potoloak izango dira aurtengoan ere (ikus oinarriak)

Anima zaitez!!

Izen-ematea (esteka)

DESKARGATZEKO DOKUMENTUAK:

Parte hartze oinarriak
Parte hartze inprimakia

• Tutoreen baimena

 


 






» Berri guztiak ikusi


2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia)
94.489.0128